logoa

logoa

2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

Zer eskaintzen da??

HELDUEN TERAPIA PSIKOLOGIKOA
Norbere giza oreka helburu delarik, egunero sor daitezkeen oztopo edo arazo psikologikoei aurre egiteko zerbitzua eskaintzen dut, harreman indibidualizatu, hurbil, ulerkor eta konfidentzialtasun osoan.
Sarritan arazoek eta egunerokotasunak oztopo ugari sortzen dizkigute, antsietate, estres eta tristurara eramanez, honek egunerokotasun horretatik at garamatza eta.

TERAPIA INDIBIDUALA
Zer da? Paziente-terapeutaren arteko harremana, non onarpen giro batean eta konfidentzialtasun osoz emozioak eta arazoak azaltzean eta kanporatzean datza.
Terapia honek estrategia ezberdinen bidez, norbanakoak egunerokotasunari nola aurre egin errazten du, bere burua ezagutzen doan heinean.

Helburua: Helburu nagusia, barne askatasuna lortzea da eta pertsona bezala hazi eta heztea, norbera hobeto sentiaraziz. Bakoitza mundu bat da, ondorioz finkatzen diren helburuak premiaren araberakoak dira.

Metodologia: Terapia guztiek prozesu ezberdina daramate eta arazo bakoitzak bere terapia dauka. Lehenik eta behin pazientearen ebaluazioa egiten da, gaitasun eta trebetasunak baloratzen dira eta dituen arazoak analizatzen dira. Ondoren, diagnostikoa ematen da eta terapeuta-pazientearen artean helburu terapeutikoak finkatzen dira. Une honetan interbentzio terapeutikoa hasten da, pazientearen eskakizunei erantzunez era indibidualizatuan. Noski, pertsona bakoitzak bere terapia izango du.

TALDE TERAPIA
Zer da? Kasu askotan trastorno batzuek, banakako terapiaz gain, talde terapia eskatzen dute garapen terapeutiko hobea izan dezaten. Taldean aritzeak, sintoma berdintsuak eta antzerako gabeziak elkarrekin lantzea hobesten du. Honek hausnarketa eta elkarlana eskaintzen dituelarik.

Helburua: Zailtasun emozionalak ebazten laguntzea eta kideen garapen pertsonala estimulatzea. Paziente bakoitzak bere esperientzia partekatzen du taldekideekin eta elkarlaguntza ahalbideratzen du bakarka landu ezin daitezkeen esparruak landuz. Taldeak hausnarketarako denbora eta toki bat eskaintzen du antzerako zailtasunei aurre egiten ikasteko. Ondoeza partekatzeak taldean integratua eta bakarrik ez egotea sentiarazten du.

Metodologia: Talde aukeraketa on batek (ezaugarri antzekoak dituzten taldeak, bai trastornoei dagokienez, bai adinari dagokionez) talde terapia horrek dakartzan onurak baloratzen ditu. Behin taldea osaturik, talde bakoitzak bere terapia, premia eta helburuak planifikatzen ditu egokiak diren estrategiak erabiliz, zailtasun emozionalei aurre egin ahal izateko.

Aukerak: Zuzeneko arreta
                    Etxez-etxeko arreta
                    Online: bideokonferentzia / email bidez