HELDUEN TERAPIA PSIKOLOGIKOA
Norbere giza oreka helburu delarik, egunero sor
daitezkeen oztopo edo arazo psikologikoei aurre egiteko zerbitzua eskaintzen
dut, harreman indibidualizatu, hurbil, ulerkor eta konfidentzialtasun osoan.
Sarritan arazoek eta egunerokotasunak oztopo ugari
sortzen dizkigute, antsietate, estres eta tristurara eramanez, honek
egunerokotasun horretatik at garamatza eta.
TERAPIA INDIBIDUALA
Zer da? Paziente-terapeutaren arteko harremana, non
onarpen giro batean eta konfidentzialtasun osoz emozioak eta arazoak azaltzean
eta kanporatzean datza.
Terapia honek estrategia ezberdinen bidez, norbanakoak
egunerokotasunari nola aurre egin errazten du, bere burua ezagutzen doan
heinean.
Helburua: Helburu nagusia, barne askatasuna lortzea da
eta pertsona bezala hazi eta heztea, norbera hobeto sentiaraziz. Bakoitza mundu
bat da, ondorioz finkatzen diren helburuak premiaren araberakoak dira.
Metodologia: Terapia guztiek prozesu ezberdina daramate
eta arazo bakoitzak bere terapia dauka. Lehenik eta behin pazientearen
ebaluazioa egiten da, gaitasun eta trebetasunak baloratzen dira eta dituen
arazoak analizatzen dira. Ondoren, diagnostikoa ematen da eta
terapeuta-pazientearen artean helburu terapeutikoak finkatzen dira. Une honetan
interbentzio terapeutikoa hasten da, pazientearen eskakizunei erantzunez era
indibidualizatuan. Noski, pertsona bakoitzak bere terapia izango du.
TALDE TERAPIA
Zer da? Kasu askotan trastorno batzuek, banakako terapiaz
gain, talde terapia eskatzen dute garapen terapeutiko hobea izan dezaten.
Taldean aritzeak, sintoma berdintsuak eta antzerako gabeziak elkarrekin lantzea
hobesten du. Honek hausnarketa eta elkarlana eskaintzen dituelarik.
Helburua: Zailtasun emozionalak ebazten laguntzea eta
kideen garapen pertsonala estimulatzea. Paziente bakoitzak bere esperientzia partekatzen
du taldekideekin eta elkarlaguntza ahalbideratzen du bakarka landu ezin
daitezkeen esparruak landuz. Taldeak hausnarketarako denbora eta toki bat
eskaintzen du antzerako zailtasunei aurre egiten ikasteko. Ondoeza partekatzeak
taldean integratua eta bakarrik ez egotea sentiarazten du.
Metodologia: Talde aukeraketa on batek (ezaugarri
antzekoak dituzten taldeak, bai trastornoei dagokienez, bai adinari dagokionez)
talde terapia horrek dakartzan onurak baloratzen ditu. Behin taldea osaturik,
talde bakoitzak bere terapia, premia eta helburuak planifikatzen ditu egokiak
diren estrategiak erabiliz, zailtasun emozionalei aurre egin ahal izateko.
Aukerak: Zuzeneko arreta
Etxez-etxeko arreta
Online: bideokonferentzia / email bidez